Masa, bolumena eta dentsitatea: alderatu kortxoa, ura edo beruna, ikusi litro bakoitzak zenbat masa duen eta egiaztatu beso-balantza batekin.
Dentsitatearen simulazioak masa, bolumena eta dentsitatea (ρ = m / V) erlazionatzen ditu, benetako bederatzi materialekin eta pertsonalizatu batekin. Dena eskala makroskopikoan gertatzen da: bolumenak litrotan daude eta masak kilogramotan, dentsitatea 1 L-ko kubo baten masa gisa irakurtzen da eta masak beso-balantza batekin alderatzen dira. Euskadin DBHko 1. eta 2. mailetako Natura Zientziak irakasgaian erabiltzen da batez ere, eta DBHko 3. eta 4. mailetako Fisika eta Kimikan ere badu lekua.
Simulazio honek ikasleentzako jarduera-fitxa bat du lotuta: iragarri, behatu eta azaldu, simulazioa prestatuta irekitzen duten estekekin. Word, LibreOffice edo PDF formatuan deskarga daiteke.
Irakaslearen gida Jarduera-fitxa Ireki bakarrik fitxa berri batean
Egilea: Juan Ramón Grijota, Fisika eta Kimikako irakaslea. Lizentzia: CC BY-SA 4.0.